Eguzkiaren eraginaren zai azokan

Tolosako Udala
2018/03/05 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Eguraldi aldaketa begi onez hartu zuten asteburu honetan ekoizle zein erosleek. Negu giroari agur esateko desiatzen daudela nabarmena zen postuetan, ea udaberriak barazkiei behar duten bultzada ematen dien.

Mahaietan neguko produktuak besterik ez. Fruta eskaintza oso zabala eta kalitatezkoa, kiwiak eta sagarrak nagusi direlarik. Barazki zerrenda ere guztiz negukoa, hau ere murrizten dihoalarik. Ekoizle batzuk arduratuak agertu ziren, udaberriko barazkiak atzeratuz gero, momentu jakin batean saltzekorik gabe gera ote daitezken.

Berdura plazako baratzarako landaretxoen postuetan jende asko zebilen. Epeltasuna eta eguzkiaren eragina aprobetxatuz, lanei ekiteko desiatzen zeuden asko, eta mahaietan nabaritu egin zen.

Prezioak:

Fitxategiak: 
Fitxategi 2018-03-03. Prezioak

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA