HARAGI, maiatzaren 18tik 21era: Tolosa parrillaren gastronomiaren epizentroa izango da berriro ere
2023/05/10 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
HARAGI, Txingarraren eta Haragiaren Nazioarteko IV. Topaketa aurkeztu da gaur Tolosan. Olatz Peon (Tolosako alkatea), Joxe Mari Aizega (Basque Culinary Center-eko zuzendari nagusia), Josu Garaialde (HAZIko promozio zuzendaria) eta Imanol Zubelzuren (ELIKER zentroko koordinatzailea) eskutik. Maiatzaren 18an kongresu profesionala ospatuko da Basque Culinary Center-en, eta ondoren festa Tolosara lekualdatuko da.