Hasi dira txingarrak eta giroa pizten: bueltan da HARAGI, haragia maite dutenentzako ekitaldia
2022/04/28 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
HARAGI iristear da; Txingarraren eta Haragiaren Nazioarteko Topaketaren hirugarren edizioa. Haragia maite dutenentzako ekitaldi hau maiatzaren 19tik 22ra izango da Donostian eta Tolosan. Eusko Jaurlaritzak, Basque Culinary Center-ek eta Tolosako Udalak sustatutako topaketa da.