4.000 'Sugar tarta' pasteltxo egin eta banatu dira Tolosa Goxuaren XXV. edizioan
2018/10/27 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
Lehiaketara 27 sagar tarta aurkeztu dira. Ximena Cebererio tolosarra aukeratu dute garaile Elena Arzakek, Eva Argiñanok eta Imanol Zubelzuk eta 'Gozogile egun batez' ekimenean parte hartu duten hiru gaztetxok osatutako epaimahaiak; bigarren, berriz, Maritxu Astiasaran, tolosarra hau ere. Azoka argazkitan ikusgai.