Poloniako 40 ikasle Tolosan, Herrikide ikastetxeko ikasleekin elkartrukean
2018/10/22 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
Nerea Letamendia, Tolosako Udaleko Merkataritza, Feriak eta Turismo zinegotziak egin die harrera Tolosako Udalbatza aretoan. Pasa den asteazkenean, urriak 17, iritsi ziren Tolosara eta datorren asteazkenerarte luzatuko dute egonaldia, urriak 24. Tolosako ikasleak, trukean, Poloniara bidaiatuko dute 2019ko Aste Santuaren bueltan.