SagardoFest, sagardoa ezagutu, dastatu eta gozatzeko ekimena asteburu honetan Tolosan

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
10/06/2017 | Comercio, Ferias y Turismo

Zabalik da SagardoFest. Sagardoaren topagune izango da asteburu honetan Tolosa. Sagardoak gure historian izanduen garrantzia erakutsiko da bisita gidatu baten bitartez, Tolosak izan zituen 38 sagardotegietako batzuk identifikatuz. Egitarauan enologoak lagundutako katak, cocktailak, bertsoak, historia eta Batasuna elkarteak ere 46. aldiz antolatuko duen txapelketak ere tokia izango dute.

Tolosaldeko eta Gipuzkoako sagardoak, euskal sagardo bereziak, Euskal Sagardoa jatorri Deitura berriaren lehen botilak, Iparralde, Bretainia eta Normandiako sagardoa dastatzeko aukera emango da Basatxerri pintxoez lagunduta Trianguloa Plazan jarri den karpan. Sagardo katak enologarekin eta ekoizleen aurkezpenak, sagardo cocktailak prestatzen ikasi eta dastatzeko aukera Alberto Benedicto-ren (Espainiako barman onenen artean dagoena) eskutik eta baita Bertsolaritza, dastatze musikatua.

Bisita gidatuak Tolosako Sagardotegien historia eta istorioak ezagutzeko: Bisita gidatu honetan, garai bateko sagardotegien historia azalduko dugu, Txaparro sagardotegian sartzeko aukera emango dugu, oraindik Tolarea mantentzen duen garai bateko sagardotegia. Bukatzeko, Begiriztain sagardotegian, egungo Orbela tabernan, Begiriztainen sagardo tragoa eta pintxo bat jateko aukera izango dute bisitariek.

Larunbatean, urtero legez, 19:00etan 46. Sagardo txapelketa ospatuko da Batasuna elkarteak antolatuta Berdura Plazan.
 

Xehetasun guztiak esku orrian

 

Kartela

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA