1.600 espectadores en el 9 edición del festival Mendi Tour

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
14/03/2019 | Cultura, Fiestas y Juventud

2019ko martxoaren 11, 12 eta 13an egin da Tolosako Mendi Tourraren bederatzigarren edizioa. Ikusle aldetik oparoa izan da beste behin: 1600 lagun bildu dira Leidorren hiru egunetako saioak batuta.

Kultur eskaintza hau egonkortuta egotetik haratago, ohitura bihurtu da Tolosan, Tolosaldean, eta baita Donostialdea, Goierri eta Urolaldeko eskualdeetan ere, toki horietatik guztietatik biltzen baita publikoa Leidorrera.

Hemen egunez eguneko datuak:

  • M11 astelehena: 589 ikusle
  • M12 asteartea: 506 ikusle
  • M13 asteazkena: 505 ikusle

GUZTIRA: 1600 ikusle

 

Programazioa 2019

Aurtengo edizioan Mendi Tourreko 6 film eskaini dira, Bilbao Mendi Film Festivaleko hamaikagarren edizioko onenetakoak, tartean Epaimahaiaren Saria jaso zuen The Dawn Wall eta Kirol eta Abentura Film Onena The Weight of Water. Mendia, muturreko kirolak, abentura eta natura zinemagintzako puntako ekoiztetxe, zinemagile eta atletak dira film horietako protagonistak, eta denetariko gaitegiak jorratu dira: eskalada, free ride eskia, mendiko eskia, mendiko kultura, surfa, psicobloca, alpinismoa, ur lasterretako kayaka...

 

Tolosako Udala Film Laburren lehiaketa

Tolosako Udala mendi film laburren lehiaketako irabazleak ere aurkeztu dira Mendi Tourrean, asteartea hilak 12ko saioan.

Save the Karnali film laburra izan da irabazlea, Mikel Sarasola zuzendari donostiarrarena, eta 600 euro dagozkio ditu saritan. Tolosaldeko egiletza duen film labur onena, berriz, Tsaranoro. Madagaskar. Eskalatzen munduan zehar lana da, Andoni Arregi eta Imanol Amundarain tolosarrena, eta 400 euroko saria dagokio.

 

EVEREST: HERRI OSO BAT GAILURREAN komikiaren erakusketa Leidorreko harreran

‘Everest: Herri oso bat gailurrean’ komikiaren erakusketa ikusi ahal izan dute Mendi Tour egunetara hurbildu direnek. Bilbao Mendi Film Festivalek eta SUA argitaletxeak elkarlanean argitaratutako komikia da, 1974ko eta batez ere 1980ko Everesteko euskal espedizioak eta espediziokideak gogoan dituena. Gertaera historiko hura komikira ekarri zuten Cesar Llaguno marrazkilari bilbotarrak eta Ramon Olasagasti gidoilari eta testugile tolosarrak –Berrobitarra sortzez-.

Komikiaren lanketa prozesua du ardatz erakusketak. Eta bidenabar, komikia bera, euskarazko nahiz gaztelaniazko bertsioetan, salgai jarri da Leidorren 8’5 eurotan. Ramon Olasagastik sinadurak eskaini ditu.

 

Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa: Bidaia Beka

Asteleazkeneko saioan, martxoak 13, Antxon Bandres Bidaiarien Txokoko V. Bidaia Bekako sarituen berri eman zen.

DBH 4-ko ikasleei zuzendutako deialdia da. Gazteek 6 laguneko taldea osatu (parekidea) eta egingo luketen bidaiaren aurkezpena landu dute: gai jakin batekin lotura duena.

  • 1.saria: Euskal Herrian zehar egingo den bost eguneko bidaia.

IBARRAko Uzturpe Ikastolako: Axier, June, Irati, Manex, Jon eta June.

  • 2.saria: Asteburu bat oraindik zehazteke dagoen lekuan.

TOLOSAko Laskorain Ikastolako: Ziortza, Iker, Hodei, Garazi, Ohian eta Aitor

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA