Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolako hainbat ikaslek urrezko eta zilarrezko dominak eskuratu dituzte Arrasateko akordeoi lehiaketan

Ayuntamiento de Tolosa
14/12/2018 | Cultura, Juventud, Fiestas

Tolosako Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolako ikasleak joan den asteburuan Arrasateko akordeoi lehiaketetan parte hartu zuten eta hainbat domina eskuratu ere.

Jaialdiko hastapenetan eta lehen mailetan 10 ikaslek urrezko eta zilarrezko dominak eskuratu dituzte. Honakoak dira: Ariane Sarasola, Izadi Olano, Imanol Lopetegi, Naroa Arregi, Garazi Ezkerra, Irati Lasa, Maider Iraola, Eneko Iruiñ, Asier Isasti, eta Bernat Agirre.

Ganbara musikan, berriz, 4 ikaslek zilarrezko dominak: Naiara Oyanluce, Izaro Cuerdo, Irati Arruabarrena eta Aitor Arzalluz.

Ensemble kategorian 9 ikaslek urrezko domina eta lehen sari berezia, eta honetaz gain, azken ekitaldirako jotzeko hautatuak izan dira:Aitor Arzalluz, Miren Goikoetxea, Ion Ansa, Irati Arruabarrena, Aitor Uria, Naiara Oyanluce, Ion Kepa Tarragona, eta Izaro Cuerdo.

Zorionak denei.