Udal Musika Eskolako Ozenki Txistulari Taldeak kontzertua eskaini du Auritzen

Ayuntamiento de Tolosa
14/05/2019 | Cultura, Juventud, Fiestas

Pasa den maiatzaren 4an, Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolako Ozenki Txistulari Taldea Auritzen izan zen. Ikasle ohi eta beste hainbat musikari ere izan zituzten berekin, besteak beste, atabalari eta perkusiojoleak, tronpetajoleak, dantzari bikote bat, eta beste herri batzuetako txistulariak. Guztira 25 lagun inguru.

Eguerdian kalejira bat egin zuten herriko kaleetan zehar, eta arratsaldean Kultur Etxeko aretoan kontzertua eskaini zuten.

Udal Musika Eskolak bertaratutako guztiei beren inplikazioa eta prestutasuna nahi die eskertu.