Adinekoen kognizio-kaltea prebenitzeko ‘Do Re Ni’ estimulazio-saioak izango dira Tolosan

Udaterako
hitzordua

Tolosako Udala
2026/05/21 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Musikaren bitartez garuna estimulatzea du helburu egitasmoak, eta aurten, 25 laguneko bi talde eratuko dira

  • Saioak ostegunetan izango dira, Tolosako kultur etxean

 

Aurreko bi urteetan ere jarri zuen Tolosako Udalak martxan Do, Re, Ni  egitasmoa, Xabier Lizaso musikariaren metodoan oinarritutako proposamena. Aurten, 60 urtetik gorakoei zuzendutako egitasmoa, Muñoa Fundazioak bideratu du, Kantaita Enearen bitartekaritzarekin. Jarduera honek ongizatea sustatzen du modu prebentiboan, ohitura  osasuntsuak eta elkarren arteko harremanak indartuz, eta baliagarria da alzheimerraren eta bestelako dementzien eragina atzeratzeko.

Garuna lantzeko osasun-proiektua da Do re ni, eta kalte kognitiboaren prebentzioa lantzen du. Egitasmoak laguntzen du kognizioaren degradazioa prebenitzeko kontzientzia  areagotzen, eta azpimarratu egiten du garunaren garapen optimoa lortzeko jarduera fisiko eta  mentalaren garrantzia. Parte hartzaileekin landuko da nork bere buru osasuna zaintzeko duen ahalmena, eta, horregatik, ezinbestekoa izango da bakoitzak bere onena jartzea prozesuan, helburua eta emaitzak lortzeko.   

Saioak Tolosako kultur etxean izango dira, ostegunetan, maiatzaren 21ean hasita, 2027ko apirilaren 22ra arte. Lehen taldea 09:00etatik 10:30era arituko da, eta bigarrena, 10:30etik 12:00etara.  Orotara, 42 saio izango dira, eta parte hartzeko, 275 € ordaindu beharko da.

Aurten, 25 laguneko 2 talde eratuko dira, eta parte hartu ahal izateko, aurretik izena eman beharko da. Xehetasun gehiago jakiteko, erabilgarri egongo dira 670 985 927 telefono zenbakia eta info@kantaitaenea.com helbide elektronikoa. 

Saioen egutegia

  • Maiatza: 21, 28

  • Ekaina: 4, 11, 18, 25

  • Uztaila: 2, 9, 16, 23, 30

  • Abuztuan ez da saiorik izango

  • Iraila: 3, 10, 17, 24

  • Urria: 1, 8, 15, 22, 29

  • Azaroa: 5, 12, 19, 26

  • Abendua: 3, 10, 17

  • Urtarrila: 7, 14, 21, 28

  • Otsaila: 11, 18, 25 

  • Martxoa: 4, 11, 18

  • Apirila: 1, 8, 15, 22, 29

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA