Lainoztagailuak jarri dira herriko hainbat puntutan

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/07/10 | Hirigintza
  • Beroa iragarri dute astebururako, eta herritarrei egoera eramangarriagoa egiteko dira.
  • Larramendi auzoko plazan, Plaza Berriko kioskoan, Alondegiko estalpean, Batxiler Zaldibiako pergolan, Zumardiaundian eta Amarotzen jarri dira.

Tenperatura altuak aurreikusten dira astebururako. Larunbatean Kantauri isurialdeko barnealdean 38 ºC inguruko tenperatura maximoak aurreikusten dira eta alerta laranja aktibatuko da 12:00etatik 20:00etara bitarte.

Egoera eramangarriagoa egiteko, Udalak lainoztagailuak jarri ditu herriko hainbat puntutan: Larramendi auzoko plazan, Plaza Berriko kioskoan, Alondegiko estalpean, Batxiler Zaldibiako pergolan, Zumardiaundian eta Amarotzen. Herritarrek eskura izango dituzte, piztu eta bertan freskatzeko.

Muturreko tenperatura altuen aurrean neurriak hartzea gomendatzen da: datozen egunetan garrantzitsua izango da itzalean egotea, ur asko edatea eta gorputza maiz bustitzea. Neurri horiek bereziki garrantzitsuak dira ume txikientzat, adinekoentzat eta, oro har, egoera zaurgarrian dauden pertsonentzat. Neurri guztiak xehatuta, honako loturan aurkituko dituzu. 

Gogoan izan, bestalde, Tolosak badituela babesgune klimatikoak: Zumardiaundia, San Estebango auzo-parkea, Zabalarreta parkea eta Usabal kirolgunea, besteak beste.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA