Ohiko Osoko Bilkura azaroaren 26an, ostegunean, 19:30ean batzar-aretoan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/11/24 | Idazkaritza

Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du  azaroaren 26an, osteguna, 19:30ean, Tolosako Udaletxeko batzar-aretoan, honako gai zerrenda honekin:
1.    Ondorengo akta onartzea:
    2020ko urriaren 29ko Ohiko Osoko Bilkurakoa (Akta elektronikoa).
2.    Onartzea Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Tolosako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, Tokiko Poliziaren Oinarrizko Eskalako agenteen bosgarren deialdi bateratuan sartzeko.
3.    Hasierako onarpena: 14/2020 Kreditu aldaketarako espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.
4.    Onartzea 2020-2022 Tolosako Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa.
5.    Onartzea Erretengibel SAUren aktibo eta pasiboen lagapena Tolosako Udalaren alde.
6.    Onartzea Euskal Herria plazako hotela eta jatetxe-kafetegia ustiatzeko obra eta zerbitzu emakidaren kontratuaren oreka ekonomiko-finantzarioa berrezartzeko proposamena, COVID-19aren pandemiak sortutako egoeraren ondorioz Bidebide Tolosa SL (B-75168336) enpresak egindako eskaera dela eta.
7.    Onartzea abenduko Ohiko Osoko bilkuraren eguna.
8.    Kreditu aldaketa hauen berri eman:

    2020/1748 Alkatetza Dekretua, 12/2020 kreditu aldaketarako espedienteari dagokiona.
2020/1873 Alkatetza Dekretua, 13/2020 kreditu aldaketarako espedienteari dagokiona.
9.    Alkatetzako dekretu hauen berri ematea:
    2020ko urriaren 1etik 30era (2020/1542.-2020/1750).
10.    Mozioa: Azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna
11. Euskararen  Nazioarteko Eguna.
12.Tolosako PSE-EEek aurkezten duen mozioa Mendebalde Saharan bizi duten egoerari buruzkoa.

13.Galderak eta eskaerak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA