Ondare-azterketak ondorioztatu du zerrendako 48 eraikinetatik 41ek dutela babesteko adinako balioa

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/07/04 | Hirigintza
  • Txalet izaerako 19 eraikin, 26 bizitegi-eraikin eta hiru eraikin instituzional aztertu dira, eta ondorioztatu da zazpik ez dutela babesteko adinako baliorik.
  • Hurrengo urratsa izango da Ondarearen Udal Katalogoa osatzeko espedienteari hasierako onespena ematea.


Tolosako Udalak hiriguneko eraikin esanguratsuak babestu ahal izateko urrats bat gehiago eman du. Azken osoko bilkuran eraikin horiek Ondarearen Udal Katalogoan sartu ahal izateko egindako ondare-azterketaren espedienteari amaiera eman dio, gobernuaren aldeko botoekin eta oposizioko udal taldeen abstentzioarekin.

Tolosako Ondarearen Udal Katalogoan hiriguneko txalet tipologiako eraikinak, bizitegi-eraikin kolektibo zein eraikin instituzionalak barneratzeko espedientea iaz abiatu zuen Udalak. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzak eta udaleko arkitekto taldeak egindako proposamenak hartu dira oinarri modura horretarako.

Guztira 48 eraikin aztertu dira: hasieran aurreikusitako txalet izaerako 19 eraikin, 25 bizitegi-eraikin eta hiru eraikin instituzionalak, eta gerora gehitu zitzaien beste bat, Santa Klarako 1. zenbakian dagoen Mokoroa etxea. Bada, horietako bakoitzaren ondare-azterketa eta fitxa bana osatu da, bakoitzaren ezaugarri historikoak, bilakaera, eta balioaren ondorioak jasoz.

Egindako azterketak ondorioztatu du zerrendako zazpi eraikinek ez dutela babesteko adinako baliorik, Eusko Jaurlaritzako zerrendan egon arren: Guadalupe fabrikako langileen etxebizitza (55-2), Felipe Gorriti plaza 4, San Frantzisko pasealekua 35, Igeralde Etxea 17-19, Bizkaia Taldea 11-15, Santa Klara 3 eta Zumalakarregi pasealekua 3-4 zenbakiak. Obra sakonak jasatea eta jatorrizko eraikinarekin alderatuta guztiz moldatuta egotea, garaiko eraikinen izaera  irudikatzeko balio txikia, edota informazio historikorik ez izatea dira, besteak beste, babes hori ez emateko arrazoiak.

San Frantzisko 37 eraikina, Villa Sagrado Corazon delakoa, jada babestua dagoen eraikina dela kontuan hartuta —fitxa egiteke zegoen—, azterketak 41 eraikin babestea ondorioztatzen du, beraz. Hauek dira:
 

  • Belate pasealekua 1 Bis

  • Donostia etorbidea 2: Bidezainen etxea

  • Donostia etorbidea 21: Guadalupe fabrikako langileen etxebizitza (55-1)

  • Elkano eta Almirante Rekalde: P. Zabala kapitainaren taldea

  • Eskolapioen lorategia 4: Banco Gipuzkoano

  • Felipe Gorriti plaza 1: Oyarbide hostala

  • Foru etorbidea 1

  • Foru etorbidea 2

  • Geltoki kalea 1

  • Gudari kalea 1

  • Ibaiondo kalea 7: Izaskun etxea

  • Ibarralde 1: Villa Pepita

  • Ibarralde 3: Villa Jesusa

  • Ibarralde 5: Villa Maria

  • Iruña etorbidea 2-4

  • Izaskungo Ama plaza 1-11: Grupo Andra Mari

  • Kondeaneko aldapa 3

  • Kondeaneko aldapa 7: Urrutitxo

  • Kondeaneko aldapa 8: Ibai-gain

  • Kondeaneko aldapa 9: Garmendia etxea, Villa Itxaropena

  • Kondeaneko aldapa 10: Villa Maria Juanita

  • Kondeaneko aldapa 12

  • Kondeaneko aldapa 14

  • Kondeaneko aldapa 30

  • Kondeaneko aldapa 32: Eguzki toki

  • Larramendi 2-4-6: Aranguren eta Antzuola eraikinak

  • Larramendi 5: Arkaute etxea

  • Laskoain 10-12

  • Nafarroa etorbidea 6: Osasun zentroa eta Ama klinika

  • Nafarroa etorbidea 13: Nafarroa etxea

  • Pedro Tolosa etorbidea: Oriaburu eraikina

  • Rondilla kalea 34B: Eskola zaharrak

  • San Frantzisko pasealekua 1

  • San Frantzisko pasealekua 17

  • San Frantzisko pasealekua 20

  • San Frantzisko pasealekua 22

  • San Frantzisko pasealekua 37: Villa Sagrado Corazon

  • Santa Klara 1: Mokoroa etxea

  • Uzturre kalea 4-6-8-10

  • Zuberoa 1-4

  • Zumalakarregi pasealekua 1

  • Zumalakarregi pasealekua 2: Ureta etxea


Eraikin horiek babestu ahal izateko aurretiazko lana izan da orain artekoa; hau da, oraindik ez daude babestuta. Hori egin ahal izateko, hurrengo urratsa abiatuko da aurki, Ondarearen Udal Katalogoa osatzeko espedienteari hasierako onespena ematearekin batera.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA