Hasi dira Gorosabel eraikinean % 100 berriztagarria den galdara berria jartzeko lanak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/07/07 | Obrak, Zerbitzuak
  • Gas bidezko galdararen ordez, biomasazko galdara berria jarriko da, eta horretarako, ia 180.000 euroko inbertsioa egingo du Udalak. 
  • Lanak aprobetxatuz, erradiadoreak erregulatzeko sistema ere jarriko da.

Udal jabetzako eraikinetan jasangarritasuna eta eraginkortasuna hobetzeko beste obra baten berri eman du Tolosako Udalak: Gorosabel eraikinean —besteak beste, Musika Eskola eta Aitzol Udal Euskaltegia daude bertan— galdara berria jartzeko lanak hasi dira gaur.

Efizientzia energetiko hobea duen sistema aukeratu da, iturri guztiz berriztagarrikoa. Orain arteko galdara gas bidezkoa zen; berria, aldiz, biomasazkoa izango da.

Obra egiteko, 179.413,72 euroko inbertsioa egingo du Udalak. Lanek bizpahiru hilabeteko iraupena izango dute, datorren udazken-negurako prest egon dadin.

Galdara berria jarriko dela aprobetxatuz, bestelako lan batzuk ere egingo dira, energiaren kontsumoa murrizteko helburuarekin: erradiadoreen tenperatura urrutiko kontrol bidez erregulatu ahal izateko sistema jarriko da.

 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA