San Joan kaleko trafikoaren norabidea aldatu eta 18 aparkaleku berri sortuko dira, bihartik aurrera

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/07/08 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Gernikako Arbola lorategietatik San Esteban auzora daraman bidean egingo dira lanak, bihar, eta bihar ezingo da bertan aparkatu.

  • Margoketa lan gehiago egingo dira, mugikortasun urriko plazak sortzeko eta espazio batzuk aparkaleku gisa hobeto aprobetxatzeko.
     

San Joan kalearen zati baten —Gernikako Arbola lorategietatik San Esteban auzora daraman bidearena— norabidea aldatu eta aparkaleku gehiago sortuko dira bihartik aurrera. Orain arte hegoaldetik iparralderako norabidea zuen kale honek; bada, aurrerantzean, Gernikako arbola lorategiak zeharkatu eta gero, San Joan kaletik San Estebanera ere joan ahal izango da. 

Duela egun batzuk hasi ziren pintaketa lanekin; bihar jarraituko dute eta, hori eginda, 18 aparkaleku berri sortuko dira eremu horretan. Lanak burututa, trenbidearen zubiaren azpian eta txakurrentzako parkearen alboan aparkaleku gehiago sortuko dira, TAOko gune urdinaren barruan. Lan horiek egiteko, bihar ezingo da eremu horretan autorik aparkatu, 07:00etatik aurrera.

Margoketa lan gehiago

Horrez gain, eta bizilagunen eskaerei jarraituz, bestelako pintaketa lanak ere egingo dira, mugikortasun urriko plazak sortzeko edo espazio batzuk aparkaleku gisa hobeto aprobetxatzeko. Mugikortasun urriko plazak sortuko dira Amarotz auzoan (2), Izaskun auzoan eta Andre Maria kalean. Aldiz, Larramendi kalean eta Uzturre kalean, plaza gehiago sortzeko margoketak egingo dira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA