'Aktibatu 2018' Natura turismoa eta Iraunkortasunaren VI. edizio arrakastatsua Tolosan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/03/08 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa

 

Martxoaren 7an, AKTIBATU 2018 Natura turismoa eta Iraunkortasunaren VI. edizioa ospatu zen. Tolosako (Gipuzkoa) Topic zentroan ospatutako jardunaldi hau Bizibiziki, natura turismoa eta iraunkortasuneko aholkularitza enpresak antolatu du.

AKTIBATU jardunaldiak natura turismoa, berrikuntza eta iraunkortasuna uztartzeko sortu ziren duela sei urte. Natura turismoan sektoreko profesionalen, sektore pribatuko zein publikoko bestelako profesionalen edota turismoa eta iraunkortasunarekin zerikusia duten ikerlariak biltzen dituen ekimena eta eztabaidarako gune dira AKTIBATU jardunaldiak.

Aurreko edizioetako esperientzia positiboak bultzatuta, Bizibiziki enpresak sektoreko profesional esanguratsuak eta nazioarteko esperientzia berritzaileak batu ditu aurtengo egitarauan. Gurera estrapolatu daitezken adibideak; Colombia, Canada edota Erresuma Batutik ekarritakoak.


16 hitzaldi, 16 emakume

2018an, gainera, Nazioarteko Emakumearen Egunari, martxoak 8a, keinu bat egin nahi izan dute eta, horregatik, hizlari guztiak emakumeak izan dira. Turismoa eta iraunkortasunaren alorrean emakumeen lekua nabarmendu nahi izan da.


Aurkeztu ezazu zure proiektua

Edizio honetako beste berrikuntzetako bat proiektuak aurkezteko deialdi irekia ekimena izan da. AKTIBATU jardunaldia turismo iraunkorra jorratzeko lantegian bilakatu nahi da eta horretarako, gaiarekin erlazionatutako proiektu eta ideiak aurkezteko gunea martxan jarri da. Jasotako guztietatik proiektu bat hautatua izan da, Altzoko Handiaren bueltako turismo-egitasmoa. Jardunaldien ondoren Bizibizikik aholkularitza eta laguntza eskainiko du landutako proiektua borobiltzeko eta honen jarraipena egiteko (lan-ordu poltsa bat egongo da).


Mikroguneak

AKTIBATU jadunaldiaren arratsaldeko tartean, Mikroguneak izenekoa natura turismoari lotutako gai eta ekimen aipagarrien erakuslehioa izan da. Lehen sektorea eta gastronomia; Turismoa, kirola eta ongizatea; Iraunkortasunaren komunikazioa gaiak izan dira gune bakoitzaren aterkia.


Networking

Harreman profesionalak indartu eta elkarlana sustatzeko helburuekin Networking Saio batekin eman zaie bukaera AKTIBATU jardunaldiari. Izena ematen duten guztiek aldez aurretik beste partehartzaileekin hitzorduak jartzeko aukera izan dute online plataformaren bidez.


“Ondarearen interpretazioa eta gidaritza” ikastaroa

Turismoan sektoreko etengabeko formakuntza izan da AKTIBATU jardunaldien erronketako bat hasieratik. Edizio honetan, otsailak 19tik 23 bitarte, natur eta kultur ondarearen interpretaziorako formakuntza plana eta gidarien zertifikazioa eskaini da. Ikastaro honetan 16 profesionalek parte hartu dute. Interpret Europe erakundeak aitortutako ikastaro ofiziala da eta HAZI Fundazioak babestutako ekimena izan da.

 

MARTXOAK 7 MARZO

Asteazkena / Miércoles
 

 

8:30

Erregistroa

Registro de participantes

9:00

OGIETORRIA / Bienvenida

 

 

9:30

Natur turismoaren etorkizuneko erronkak eta aukerak. Retos y oportunidades de los destinos de naturaleza. Mª Fernanda Moreno, COLOMBIA

Dr. Rachel Dodds, CANADA

 

 

10:30

 

Turismoa eta emakumea El turismo y la mujer

Konfirmatzeke / Por confirmar

11:00

Choco Break – Tolosa Goxua

 

 

 

11:30

Herritarren partehartzea. Participación cuidadana.

Uxua Domblas, La Ruta del Zumaque / Marta Aztiz, La Ruta del Zumaque Maider Nabarro, Xorroxingo ur-jauzia eta inguruak antolatzeko proiektua (Erratzu, Nafarroa)

Helena Clare Cook, Incredible Edible Todmorden

 

 

12:30

Iraunkortasuna mezu egokien bidez komunikatzea.

Comunicar la sostenibilidad transmitiendo el mensaje adecuado

Ángela Rodríguez, Travindy

 

 

13:15

Dinámica de grupo guiada.

Aportación a un proyecto real. Dinamizado por un Coach. Talde dinamika.

Proiektu erreal baten lanketa. Coach batek dinamizatua.

14:00

LUNCH – Lurlan Baserritarren Elkartea

 

 

 

 

15:15

 

PROIEKTU ESANGURATSUEN MIKROGUNEA MICROESPACIO PARA GRANDES PROYECTOS

  • Gastronomia eta lehen sektorea. / Gastronomía y Sector Primario

  • Turismoa, kirola eta ongizatea natura jomuga turistikoetan. / Turismo, deporte y bienestar.

  • Iraunkortasunaren komunikazioa. / Comunicación de la sostenibilidad

 

 

 

 

 

 

16:30

NETWORKING SAIOA

 

Partehartzaile guztiek, jardunaldietan izena eman ondoren, online erraminta batean sarbidea izango dute, non beste profesionalekin hitzorduak adostu ahal izango dituzten. Networking saio hau elkar ezagutzeko, elkarri eragiteko eta proiektu berrien hazia ezartzeko gunea izango da.

 

SESIÓN NETWORKING

Todos los participantes, tras la inscripción en las jornadas, tienen acceso a una herramienta online donde concertar citas con otros profesionales. La sesión de networking será el espacio donde conectar, interactuar e impulsar nuevos proyectos.

 

18:00

Itxiera

Cierre jornada

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA