Bost ekintza antolatu dira Biodibertsitate Gunean urtarriletik martxora

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/12/28 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Mintegiak, ikastaroak eta irteera bat egingo dira datozen hilabete hauetan, gure inguruko biodibertsitatea ezagutzeko helburuarekin.

 

Tolosako Udalak hainbat jarduera antolatu ditu Biodibertsitate Gunean urtarriletik martxora. Ingurumenaren eta garapen jasangarriaren alde sortu zuen espazioa. Hala, biodibertsitatea lantzeko elkargune irekia da eta herritarren interesa eta partaidetza sustatzea eta tolosarrei gai honi buruzko erreferentziazko espazio bat eskaintzea du helburu.  

Bost ekintza, urtarriletik martxora

Urtarriletik martxora bitarte bost saio egingo ditu Biodibertsitate Guneak. Lehena, Gipuzkoako anfibioei buruzko bigarren mintegia, urtarrilaren 10ean izango da, 18:00etan Antxon Bandres Txokoan. Urtarrilaren 24an eta otsailaren 14an “Ornitologiaren Hastapenak” izeneko ikastaroa egingo da bi saiotan, biak 18:00etan izango dira Antxon Bandres Txokoan. Otsailaren 18an, aldiz, Erroizpera irteera antolatu da pisu menditarra ezagutzeko. Elkargunea Dama Berden izango da, 9:00etan. Azkenik, martxoaren 13an, Signarum Rerum-i buruzko mintegia egingo da 18:00etan Antxon Bandres Txokoan.

Izena emateko biodibertsitategunea@gmail.com helbidera idatzi behar da aurrez.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA