Elosegi parkean landatu da Pirritx, Porrotx eta Marimotos-ek Tolosari emandako intxaurrondoa

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/04/29 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa

Hiru pailazoek apirilaren 18an Tolosan emandako “Amaren Intxaurrak” ikuskizunean intxaurrondo bat oparitu zieten tolosarrei, herrian landatu eta guztion artean zaintzeko.

Dolua izan zen ikuskizunaren ardatz eta, ondorioz, intxaurrondoak dagoeneko gurekin ez dauden lagun eta senideak eta haiekin pasatako uneak sinbolizatzen ditu, herritarrek nahi dutenean intxaurrondora gerturatu eta haiek gogora ekartzeko.

Gaur goizean landatu da intxaurrondoa Elosegi parkean. Landaketan parte hartu dute Baso Eskolako 5 urteko ikasleek euren irakasleekin, Patxi Amantegi Ingurumen saileko Zinegotziak, Tolosako Ingurumen Zentroko ordezkariak eta Goroldi enpresako lorezainek.

Udalak eskerrak ematen dizkie Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei Tolosako herriari egindako opariagatik eta herritarrei jakinarazten die edonork bisitatu dezakeela intxaurrondoa Elosegi Parkean.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA