Elosegi Parkeko biodibertsitatea ezagutu eta aztertzen ari dira Herrikide, Laskorain eta Samaniegoko 210 ikasle

Tolosako Udala
2019/05/30 | Ingurumena
  • Baso Eskolaren programarekin estuki lotuta, Tolosako 5 urteko ikasleek parkea bisitatzen ari dira bertako flora eta fauna ezagutzeko.
  • Tailer hauetan alde batetik Elosegi Parkeko fauna txikia ezagutzeko aukera dute ikasleek: fauna mota, non bizi diren, ezaugarriak... Intsektuentzako hotela ere egin dute. Beste aldetik, hegaztiak ere aztertzen ari dira, euren ezaugarriak (mokoa, hankak, habiak etab.), espezieak...

Baso Eskolaren programarekin estuki lotuta, Tolosako 5 urteko ikasleak Elosegi Parkea bisitzen ari dira bertako fauna eta flora ezagutze aldera. Tolosako Udalak eta Tolosako Ingurumen Zentroak elkarlanean bultzatuta, bisitak eskola ezberdinen arabera ari dira burutzen eta datorren asteazkenean, ekainak 8, emango zaie amaiera.

Ikastetxeak gogoz hartutako proposamen honetan Herrikide, Laskorain eta Samaniegoko 210 ikasle inguru ari dira parte hartzen. Aranzadiko ornitologia saileko kideen eta TIZeko teknikarien laguntzarekin Elosegi parkeko biodibertsitatea ezagutzeko tailerrak burutzen ari dira.

Tailer hauetan alde batetik Elosegi Parkeko fauna txikia ezagutzeko aukera dute ikasleek: fauna mota, non bizi diren, ezaugarriak... Intsektuentzako hotela ere egin dute. Beste aldetik, hegaztiak ere aztertzen ari dira, euren ezaugarriak (mokoa, hankak, habiak etab.), espezieak...

Bisitak irudietan

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA