Energiaren Superheroien I. Topaketa gauzatu zen ostiralean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

Tolosako Udala
2019/06/10 | Ingurumena

Ekainaren 7an, energia aurreztearekin lotutako frogak eta jolasak izan ziren gaztetxoentzat Zumardi Handian. Tolosaldea Garatzen garapen agentziak energia aurrezteko kontzientziazio lanketa berezia egin du aurten, gaztetxoekin. Martxoan “​ Energiaren superheroia izateko gida​ ” kanpaina jarri zuen martxan, aurrezteko erronkak proposatuz. Ekintza horien artean zeuden, hala nola, gailu elektrikoak itzaltzea, oinez edo bizikletaz mugitzea, edota ur txorrota ixtea. Arrakasta izan du kanpainak: eskualdeko herri guztietako ikasleei banatu zitzaien liburuxka, eta segituen agortu zituzten IZPI superheroiaren lehen 300 kapa eta antifazak, gehiago eskatu behar izatera behartuz. Hortaz, garapen agentziak etxeko txikienen konpromiso maila balioan jarri eta egindako ahaleginagatik zoriondu nahi izan ditu.

Oraindik superheroi egiteko aukera dago, eta gida lortu ez duenak, bertsio digitala eskura izango du ​ www.tolosaldeagaratzen.eus webgunean.

Ospakizun eguna, iruditan

Bada, kanpainaren itxiera modura, eta Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Energiaren Superheroien I. Topaketa antolatu zuen garapen agentziak. Intujaik dinamizatutako jolasak eta frogak egin zituzten, eta ondoren merendola batez gozatzeko aukera ere izan zuten. ​Argazkiak: