Informazio puntuak, hondakinen gaikako bilketaren inguruko sentsibilizazioa indartzeko

Tolosako Udala
2023/12/12 | Ingurumena
  • Tolosaldeko Mankomunitateak bultzatutako ‘Eman aurpegia’ kanpainaren barruan, astean zehar informazio puntua kokatuko du Zerkausian, herritarrei gaiaren inguruko informazioa zabaltzeko edota zalantzak argitzeko. 

  • Horrez gain, larunbatean, olioaren birziklapena indartzeko postua jarriko da Trianguloan, Gipuzkoako Foru Aldundiak material hori birziklatzeko abiarazitako kanpainaren harira. 

 

Tolosaldeko Mankomunitateak urrian aurkeztu zuen ‘Eman aurpegia’ sentsibilizazio kanpaina, eskualdea osatzen duten 28 udalerrietako herritarrei hondakinen gaikako bilketaren inguruan informazioa zabaldu, gogorarazi zein eguneratzeko, modu horretara, gaika bildutako hondakinen kantitatea eta kalitatea hobetzeko asmoz. 

Horretarako, ekintza desberdinak jasotzen zituen kanpainak, horien artean, herritarrei informazioa zabaldu edota hauen zalantzak argitzeko informazio puntuak jartzearena. Aste honetan zehar informazio puntua jarriko du hainbat puntutan: 

  • Abenduak 12: Zerkausian 14:00 – 20:00
  • Abenduak 13: Zerkausian 9:00 – 13:00
  • Abenduak 14: Zerkausian 14:00 – 20:00
  • Abenduak 15: Zerkausian 14:00 – 20:00
  • Abenduak 16: Azokan. San Frantzisko - Frontoi parean. 9:00 – 15:00
  • Abenduak 18: San Frantzisko - Artxiboa.  14:00 – 20:00

Olioa birziklatzeko kanpaina, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta

Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak olioaren birziklapena indartzeko kanpaina bat abiarazi berri du eta horren baitan, datorren larunbatean, abenduak 16, postu bat jarriko du goiz zein arratsaldez Trianguloan, olioaren birziklapenaren inguruko informazioa eta azalpenak emateko. Gainera, birziklapen hori indartzeko inbutuak ere banatuko ditu gerturatzen direnen artean.