Iurramendiko udal baratzeak esleitzeko zozketa otsailaren 14an

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/02/10 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Arratsaldeko 18:30ean egingo pleno aretoan eta streaming bidez jarraitu ahal izango da zozketa.

 

 

Tolosako Udalak Iurramendi Egoitzaren aurrean dauden 81 udal baratzeak esleitzeko zozketa egingo du datorren astelehenean, otsailaren 14an, arratsaldeko 18:30ean pleno aretoan. Baratzeak 4 urtetan erabili ahal izango dira.

Covid-19ak eragindako osasun egoerarengatik eta indarrean dauden edukierak kontuan izanda, zozketa ez da jendeaurrean egingo eta streaming bidez jarraitu ahal izango da Tolosako Udalaren web orrian: www.tolosa.eus-en.

81 baratzeak esleitzeaz gain itxaron zerrenda ere osatuko da. Zozketaren emaitzen berri emango da udal webgunean, Ingurumen saileko atalean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA