Kale garbiketa indartuko da Inauterietarako

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/02/07 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Kale garbiketa zerbitzua indartu, eta edukiontzi eta komun gehiago jarriko dira jende gehien pilatzen den herriko puntuetan.
  • Baliabide horiek erabiliz, guztion artean herria txukun mantentzeko deia luzatu du udalak. 

 

Ohikoa den moduan, udalak baliabide ugari bideratuko ditu Inauterietan kale garbiketarako. Aurten ere zerbitzua indartuko da, hainbat modutara: edukiontzi handi gehiago jarriko dira puntu klabeetan, komun gehiago jarriko dira eta goizaldeko garbiketa zerbitzua indartuko da.

Iaz 40 pertsonatik gora aritu ziren kale garbiketan, eta beste horrenbeste ibiliko dira aurten ere. 06:00etan abiatuko dira garbiketa lanak egunero, goizerako kaleak garbi egon daitezen, asteartean izan ezik, 05:00etan ekingo baitiete lanei. Ostegun Gizen eta larunbat eguerdian Azoka eguna izanik- ere egingo dira garbiketa lanak Plaza Zaharrean eta Azoka egiten den hiru plazetan. Horretarako, egun horietan kamioi, kale-garbigailu, hidrogarbitzaile eta desinfektatzaile gehiago erabiliko dira.

Edukiontzi gehiago ere jarriko dira: aurreko urteetan egin bezala, obretan erabili ohi diren 11 edukiontzi handi eta 1.000 litroko edukiontzi gehiago jarriko dira puntu gehiagotan. Helburua bikoitza da: alde batetik, hondakinak botatzeko baliabide gehiago eskaintzea; eta, bestetik, garbitzaileei beren lana ahalik eta modurik eraginkorrenean egiteko erraztasunak ematea.

Guztira 34,7 tona hondakin bildu ziren kalean pasa den urtean. Mankomunitateko bilketa zerbitzuak, aldiz, beste ia 15 tona jaso zituen ohiko edukiontzietatik. Horrez gain, 513.000 litro ur erabili ziren kaleen garbiketarako.

Edukiontzi gehigarriez gain, komun eta pixatoki gehiago ere jarri dira aurten herrian zehar, hala nola, Euskal Herria plazan, Andia eta Antonio Lekuona kaleetan, Trianguloan, Zerkausi alboan edota Zezen plaza inguruan. Laskoain kaleak eta San Frantzisko pasealekuak bat egiten duten puntuan ere komunak dituen kamioi bat izango da.

Tolosako Udalak jai egunotan ere herria txukun mantentzeko deia luzatu die herritarrei zein bisitariei, guztion arteko elkarbizitza egokia bermatzeko. 

Kalean ospatzen diren festak dira, eta jende asko pilatzen denean normala denez, jai egun horietan nabarmen areagotzen da hondakin kopurua. Hala ere, arduraz jokatzeko eskaria luzatzen du udalak, jarriko diren edukiontzi eta komunak erabiltzeko deia luzatzearekin batera.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA