Klima aldaketaren ondorioez jabetzeko tarjetoi didaktikoak diseinatu eta banatu ditu Tolosako Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/12/26 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Klima larrialdi egoeraz jabetu eta kontzientzia hartzeko txartelak dira; Hamazazpi erronka biltzen ditu tarjetoiak, horiei buruz hausnartu eta iristear den urte berrian praktikara zein eramango den erabakitzeko.

  • Planeta babesteko UNESCO-k garapen iraunkorrerako 2030 Agendan onartu zuen neurriarekin bat egin du udalak, Tolosa ere egunerokoan hezkuntza eta jasangarritasuna bermatzen dituen herria izan dadin.

  • Udaletxean, kultur etxean, liburutegian, musika eskolan eta kiroldegian eskuratu ahalko dira tarjetoiak.

 


“Urte berrian mundua aldatzen hasiko al gara?” proiektua jarri du martxan Tolosako Udalak. Klima aldaketaren ondorioez jabetzeko eta kontzientzia hartzeko helburua du egitasmoak, eta planeta babesteko UNESCO-k zehaztutako 2030 Agenda proiektuarekin bat egiten du. UNESCO-k 17 helburu zehaztu zituen 2015eko Mundu Mailako Goi Bileran, eta helburu horiek erronka bihurtu ditu Tolosako Udalak, horiei buruz hausnartu eta iristear den urte berrian praktikara zein eraman erabakitzeko.

Erronka horiek biltzen dituen tarjetoi didaktikoak diseinatu eta banatu ditu ikastetxeetan, horiek ezagutu, duten garrantzia ulertu eta herritarrak ere iraunkortasunaren alde urratsak ematera animatzeko. Ikastetxeetan egin den banaketaz gain, beste 500 tarjetoi eskuragarri jarri ditu udaletxean, kultur etxean, liburutegian, musika eskolan eta kiroldegian.

Tolosa ere egunerokotasunean hezkuntza eta jasangarritasuna bermatzen dituen herria izatea nahi du udalak, herritarrekin batera klima aldaketaren ondorio larriei aurre egin eta borroka horrekin bat eginez. Iraunkortasunaren eta kontsumo ohitura jasangarrien alde Tolosako Udalak duen konpromisoaren beste adierazgarri bat da “Urte berrian mundua aldatzen hasiko al gara?” egitasmoa ere.

Klima larrialdi egoeran dagoela errealitate ukaezina da, eta egoera horri buelta ematea da gizakion ingurumen erronkarik handiena; erronka hori pertsonalak, kolektiboa eta globala izan liteke; horregatik, Tolosako Udalak banatu dituen tarjetoien bidez herritarrak animatu nahi ditu 2020rako erronkak aukeratu eta horiek gauzatzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA