Tolosak eraikin publikoetako argiak itzaliko ditu larunbatean 'Planetaren alde jarduteko'

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/03/28 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Tolosako Udala 'Planetaren ordua' ekimenera atxiki da, aldaketa klimatikoaren aurkako aldarrikapen keinu gisa.
  • Argiak itzaltzea larunbatean izango da, martxoak 30, 20:30etatik 21:30era.

Tolosako Udala 'Planetaren ordua' ekimenari atxiki da, WWF World Wildlife Fund funtsak sustatua, aurten, 'Planetaren alde Jardun' lelopean. Eraikin publikoen argiak itzaliko dira, aldaketa klimatikoaren aurkako aldarrikapen keinu gisa.

Argiak itzaltzea larunbatean izango da, martxoak 30, 20:30etatik 21:30era. Honako eraikinek hartuko dute parte: Udala, Zerkausia, Musika eskola, Kultur Etxea, Errota, Usabal kiroldegia eta Berazubi.

Ingurumen departamentutik herritarrak ordubetez argiak itzaltzera gonbidatu dituzte, 20:30ak eta 21:30ak artean, honela klimaren alde lan egitearen kontzientzia sortuz.

Duela zortzi urtetik, mundu osoan milioika pertsona, enpresa, erakunde, ikastetxe... batzen dira aldaketa klimatikoaren aurka 'Planetaren ordua' ekimena babestuz. Guztira, aurten, 188 herrialdetako 8.000 hiri baino gehiagok hartuko dute parte.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA