Tolosako Energia Azokaren IV. edizio arrakastatsua larunbatekoa

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/12/17 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Goizeko 10:00etatik 14:00etara energiaren bueltako gaiak jorratzeko stand eta informazio panelak izango ziren ikusgai. Baita auto eta bizikleta elektriko bat goiz osoan zehar erabilgarri, eta baita aditu ugariren hitzaldiak ere.
  • Patxi Amantegi, Tolosako alkateorde eta Ingurumen zinegotzia: “ jendeak energia iturri berri eta garbiak eta kontsumo eraginkorreko teknologiak ezagutzea dugu helburu, honela merkatuan dagoena ezagutu eta erabil dezaten. Pausu txikiekin egiten baita gehien. Gure legealdi plangintzan jomugatzat ezarri bezala, klima aldaketari aurre egin eta egokitzen ari den herria da Tolosa, elkarlanean ari gara guztiok, lantegi zein etxeetan, energia eraginkortasuna eta kontsumo arduratsu eta eraginkorra izanik oinarri”.

  • Irudi galeria amaieran.

Pasa den larunbatean, abenduak 15, Energia Azokaren IV. edizio arrakastatsua ospatu zen Trianguloan. Goizeko 10:00etatik 14:00etara gai ugariren bueltako stand eta informazio panelak izan ziren ikusgai: biomasa galdara, eguzki energia instalakuntza ezberdinak, aerotemia instalakuntza, temperatura baxuko berogailuak, LED argiteria, eraikuntzetarako aislamentu material eta bukera ezberdinak… Egon ziren ere erabilgarri auto, bizikleta eta patinete elektrikoak goiz osoan zehar.

Udalak Tolosaldea eta Usurbilgo Lanbide Institutuekin elkarlanean antolatu du ekimena.Patxi Amantegi, Tolosako alkateorde eta Ingurumen zinegotzia: “ jendeak energia iturri berri eta garbiak eta kontsumo eraginkorreko teknologiak ezagutzea dugu helburu, honela merkatuan dagoena ezagutu eta erabil dezaten. Pausu txikiekin egiten baita gehien. Gure legealdi plangintzan jomugatzat ezarri bezala, klima aldaketari aurre egin eta egokitzen ari den herria da Tolosa, elkarlanean ari gara guztiok, lantegi zein etxeetan, energia eraginkortasuna eta kontsumo arduratsu eta eraginkorra izanik oinarri”.

Tolosan pausu ugari azken urteotan

Patxi Amantegik nabarmendu du Tolosan hainbat aktuazio burutu direla azken urteotan: “azken urtean argiteria aldaketa gauzatu da hainbat gunetan, led sistema ezarriz, guztira 400.000 euroren bueltako aurrekontuarekin”. Honakoak izan dira guneak: Bidebieta auzoan eta Bizkaia kalean; Suhiltzaileen biribilgunean; Iparragirre-Izaskun auzoan; Olarrainen; Kondeaneko aldapan; eta Nafarroa etorbidean. “Gudari kalean amaitzear gara eraberritzea eta argiteria guztia berritu dugu ere. Eta pasa den astean aurreratu genuen eran, urtarril hasieran Alde Zaharreko eta Berazubiko argiteria berrituko dugu. Bestalde, udal eraikinen eraginkortasuna bermatzeko, sektorizazioa egin dugu udal eraikin nagusian. Eta, beste datu bat azaleratzearren, bizikleta elektrikoa ekarri genuen iaz, langileen mugikortasuna jasangarria izan dadin, autoa hartzearen beharrak gutxituz” gaineratu du Tolosako alkateordeak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA