Tolosako Garbigunea aldi baterako itxiko da, datorren astelehenetik aurrera, hobekuntza lanak egiteko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/04/12 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Lanek irauten duten bitartean, Andoaingo Garbiguneak emango dio zerbitzua Tolosaldeari, eta horretarako bertako ordutegia zabalduko dute.
  • San Blaseko Garbigunean estalpeko gune bat egingo da tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak biltzeko; instalazioa hobetzeko obrak ere egingo dira: saneamendua, seinaleztapena, edukiontzi berriak…

 

Tolosaldeko Mankomunitateak azaldu duenez, datorren astelehenetik aurrera, apirilak 15, San Blas auzoan dagoen Garbigunea aldi baterako itxi egingo da, hobekuntza lanak egiteko eta inguru hori egokitzeko obrak direla medio.

Hain zuzen, estalpeko gune bat eraikiko da tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak biltzeko. Horrez gain, instalazioa hobetzeko eta egokitzeko obrak ere egingo dira: edukiontzi berriak jarri, seinaleztapena indartu, saneamendua hobetu…

Obren iraupena lau eta sei hilabete artekoa izango dela aurrikusten da. Bitartean Andoaingo Garbigunea egongo da eskualde osoaren zerbitzura. Erabiltzaile kopurua handituko delakoan, bertako ordutegia zabaldu egingo da:

  • Astelehenetik ostiralera: 09:00-14:00 eta 15:00-19:00 bitartean
  • Larunbatetan: 09:00-13:30

Herritarrek, saltokiek eta eraikuntzako gremio txikiek sortutako hondakinak utzi ahal izango dira bertan, astean, gehienez, 750 kg. eta 2m3-ko bolumena, erabiltzaile bakoitzeko. 

Honakoak dira onartzen diren materialak: sailkatutako eraikuntza- eta eraispen-hondakinak, kartoia, zura, txatarra, plastikoak, inausketa eta lorezaintzako hondakinak, tamaina handikoak, etxetresna elektrikoak, arropa, ehunak eta osagarriak, gurpilak (partikularrenak bakarrik), edota etxeko hondakin arriskutsuak, hala nola, pinturak, pilak, fluoreszenteak, bateriak, tonerrak, aerosolak…

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA