Tolosako ikasleek 60 zuhaitz landatuko dituzte suhiltzaileen eremuko parean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/02/18 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Datorren ostegunean, otsailak 21, egingo da landaketa eta Laskorain iakstolako 100 ikasle inguruk hartuko dute parte, euren irakasleekin batera eta TIZ eta Goroldi taldeko adituen laguntzarekin.
  • Landaketatik haratago, 'Hostoak baino gehiago' argazki erakusketa eta tailer desberdinak jarri dira abian ikastetxeetan.
  • Ekimen hau ikasturtearen zehar eskolekin lantzen den Eskola Agenda 21 hezkuntza programaren barruan txertatuta dago.

Tolosako Udaleko Ingurumen departamentuak eta TIZ Tolosako Ingurumen Zentroak elkarlanean, zuhaitzen inguruko lanketa dute abian herriko ikastetxeekin elkarlanean, hainbat ekimen tarteko. Horren muina, datorren ostegunean, otsailak 21, goizean zehar burutuko den zuhaitz landaketa izango da: suhiltzaileen pareko eremuan orain dela 10 urte Zuhaitz Egunean egindako landaketa berritzeko Spiraea Vanhouttei zuhaixkaren espezieko 60 ale landatuko dira.

Eskolak txandakatu egiten dira ekintza hau burutzeko. Orain dela lau urte Santa Luzian egindako landaketa Samaniegoko ikasleek egin zuten, duela hirukoa Usabal industria gunean egindako landaketa Laskoraineko ikasleei egokitu zitzaien, eta duela bi urte eta iaz, Elosegi Parkean, Herrikideko eta Samaniegoko ikasleak izan ziren protagonistak, hurrenez hurren. Aurten, Laskorain ikastolako 5. mailako ikasleak izango dute ardura. Guztira 100 ikasle inguruk hartuko dute parte, euren irakasleekin batera eta TIZ eta Goroldi taldeko adituen laguntzarekin.

Landaketatik haratago, 'Hostoak baino gehiago' argazki erakusketa jarri da abian ikastetxeetan: argazki erakusketa honetan Joseba Parron San Sebastián argazkilariek zuhaitzak ikusteko modu berri bat erakusten dute, hasiera batean ikusezin diren bitxikeriak aurkituz.

Erakusketa honekin batera tailer desberdinak prestatu dira adin desberdineko ikasleei zuzendutakoak: batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleentzako argazki lehiaketa Instagram sare sozialean, DBH-koentzako zuhaitzen inguruko tribial txiki bat, eta HH eta LHko ikasleentzako basoko elementuekin eskulan tailerra.

Ekimen hau ikasturtearen zehar eskolekin lantzen den Eskola Agenda 21 hezkuntza programaren barruan txertatuta dago. Gainera, Tolosako Ingurumen Zentrotik nabarmendu dutenez, “aurten 'lurzorua' gaitzat duten honetan, gaia zeharo lotuta dago, izan ere, zuhaitz osasuntsuek lurzoru osasuntsuak guztiz beharrezko dituzte”.

TIZeko teknikarien esanetan, “zuhaitz eta landareek, herria apaintzeaz gain, beste onura motak ere badituzte herritarrengan: lurreko oxigenoaren sortzaile nagusiak dira, airea garbitzen dute eta tenperatura erregulatzen dute, berotegi efektua gutxituz”.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA