Udalak 'Agenda 21'en parte diren ikastetxeen lana errekonozituko du, proiektuaren 15. urtemuga baliatuz

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/03/12 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Martxoaren 20an izango da ekitaldia, goizeko 9:00etan, Udaleko Areto Nagusian.
  • Tolosako ikastetxe guztiak proiektuan elkarlanean ari dira: Samaniego, Orixe, Herrikide, Laskorain Ikastola, Tolosaldeko Lanbide Heziketa Institutua, Inmakulada Ikastola eta Peñaskal Fundazioa.
  • Oria ibaiaren garbiketa datorren astean, martxoaren 18tik 23ra zehazki. Tolosako Udalak, herriko ikastetxeekin eta ibaiaren bueltako eragileekin elkarlanean, Oriaren garbiketa bat antolatzen du urtero.

2017/2018 ikasturtean 15 urte bete ziren Tolosako hainbat ikastetxek eta Udalak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila eta Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailek bultzatzen duten Eskola Agenda 21 programaren konpromisoa sinatu zutela. Zehazki, Eskola Agenda 21 betetzeko konpromiso akta sinatu zuten.

Ibilbide honetan herriko beste ikastetxe gehitu dira eta ikasturte honetan, 2018/2019an, oinarrizko lanbide hezkuntzako Peñascal eskola sartu berri denez, gaur egun, Tolosako ikastetxe guztiak proiektuan elkarlanean ari dira: Samaniego, Orixe, Herrikide, Laskorain Ikastola, Tolosaldeko Lanbide Heziketa Institutua, Inmakulada Ikastola eta Peñaskal Fundazioa. Tolosako gazteek eta haurrek udalerriari eta garapen jasangarriari buruz jardun eta ekarpenak egiteko aukera dutelarik.

Udalak Eskola Agenda 21 bultzatzen jarraitzen du, non ikasleak euren ikastetxearen eta udalerriaren ingurumen-kalitatean eragina duten arazoetan parte hartzen, erabakiak hartzen eta inplikatzen ohitzea helburu duen. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailaren aholkularitza eta laguntza du proiektuak, Tolosako Udalaren eskutik, berriz, partaidetza foroa eta hartu-eman zuzena, eta ikastetxeek Agenda 21en filosofia eta jarduna barneratzen dute urtez urte hezkuntza proiektuan.

15 urte hauetan ikastetxeek izan duten parte hartzea eta inplikazioa errekonozitu nahi du Udalak orain; martxoaren 20an izango da hori, goizeko 9:00etan, Udaleko Areto Nagusian ospatuko den ekitaldian. Eskolen eta Udalaren ordezkariek EA21 programaren bitartez elkarlana egiteko hartutako konpromisoak berrestea da helburua, Eskola Komunitatearen lana goraipatu eta, bide batez, Peñascal Fundazioari proiektura ongi etorria emanaz. Hartuko dute parte Tolosako ikastetxeetako zuzendariek eta EA21eko irakasle ordezkariek, Tolosako alkate den Olatz Peon Ormazabalek, Ingurumen zinegotzi Patxi Amantegik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Berrikuntza Zuzendari Lucía Torrealday Berruecok, EJko Ondare Naturala eta Klima Aldaketa Zuzendari Aitor Zulueta Telleriak, INGURUGELA Ingurumen Hezkuntzarako Zerbitzuaren zuzendari Josean Kijerak, eta Tolosaldeako EA21eko kordinatzaile Edurne Ugartek.

Oria ibaiaren garbiketa datorren astean

Tolosako Udalak, herriko ikastetxeekin eta ibaiaren bueltako eragileekin elkarlanean, Oriaren garbiketa bat antolatzen du urtero. Aurtengoa datorren astean egingo da, martxoaren 18tik 23ra. Argibide gehiago eskainiko dira datozen egunetan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA