Usabalen eta Amarotzen arteko bidegorria osatzeko lanak hasiko dira astelehenean

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/10/23 | Obrak, Zerbitzuak
  • Gaur egun, bi bidegorriak elkarri lotuta daude bi biribilguneak lotzen dituen tartean dagoen espaloiaren bidez. Proiektu honek ibilbide integratu bat aurreikusten du, oinezkoak eta txirrindulariak batera ibiltzeko modukoa. 
  • Lanak urtearen amaierarako bukatzea aurreikusten da.

Usabaleraino iristen den bidegorria eta Amarotzen hasten dena elkartzeko lanak hasiko dira urriaren 26an. Modu honetara, bidegorri-sarea osatzeko pauso bat gehiago emango da, eta hartara, erabiltzaileei zerbitzu hobea emango zaie eta mugikortasun jasangarriaren alde egingo da.

Gaur egun, bi bidegorriak elkarri lotuta daude bi biribilguneak lotzen dituen tartean dagoen espaloiaren bidez. Proiektu honek ibilbide integratu bat aurreikusten du, oinezkoak eta txirrindulariak batera ibiltzeko modukoa. Horretarako, 2,5 metro zabaleko bidegorri bat eta 2 metroko espaloia eraikiko dira. Diseinuak bi erabileren arteko bateragarritasuna bermatzen du, segurtasuna lehenetsita.

Esku-hartzeak zenbait aldaketa ekarriko ditu egungo azpiegituran; besteak beste, errepideko erreiak moldatuko dira, erdibitzailea berrantolatuko da eta Usabal zein Amarotzeko biribilguneetan egokitzapenak egingo dira. Gainera, drainatze-sistema eguneratuko da, eta seinale berriak jarriko dira, ibilbidearen funtzionamendu egokia bermatzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Tolosako Udalak sinatutako hitzarmenaren bidez gauzatuko dira lanak, eta bi erakundeek finantzatuko dituzte: proiektuaren aurrekontua, guztira, 339.045,07 eurokoa da. Lanak egiteko aurreikusitako epea hamabi astekoa da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA