Bolumen handiko traste zaharren bilketa zerbitzua bertan behera

Tolosako Udala
2020/03/24 | Koronabirusa
  • Gaurtik aurrera, martxoak 24, ezingo dira etxeko tresna zaharrak kalera atera.

 

COVID-19aren hedapena ekiditeko, martxoaren 24tik aurrera, eta bestelako abisurik jaso arte, bertan behera geratzen da bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua. Hortaz, herritarrei eskatzen zaie hondakin hauek etxean gorde eta kalera atera ez ateratzea.

 

Garbigunea itxita partikularrentzat:

Tolosako garbigunea itxita dago partikularrentzat. Momentuz, bakarrik, udal zerbitzuek eta gremioek erabili ahal izango dute. . Larunbatetan itxita egongo dira.

 

Positiboa eman dutenen eta berrogeialdian dauden pertsonen hondakinak kudeatzeko jarraibideak:

COVID-19aren proban positibo eman duten edota berrogeialdian dauden herritarrek EZ DUTE HONDAKINEN BEREIZKETARIK EGINGO eta HONDAKIN GUZTIAK ERREFUSAREN EDUKIONTZIETARA BOTA BEHARKO DITUZTE ONDO ITXITAKO PLASTIKOZKO POLTSETAN. Debekatuta dago, birziklatzeko beste edozein frakzioren (organiko, ontzi, paper, beita, arropa) edukiontzietan sartzea edo inguruan lurrean uztea.

Jarraibideak:

  1. Gaixo dagoen pertsonak sortutako hondakin guztiak, eskularruak, zapiak, maskarak barne plastikozko lehen poltsan (1. POLTSA) sartuko dira, gaixoaren gelan jarritako zabor-ontzi batean (ahal bada, estalkia eta irekitzeko pedala duena).

  2. POLTSA behar bezala itxi eta gelako irteeratik gertu egongo den plastikozko bigarren poltsan (2. POLTSA) sartuko da. Bigarren poltsa honetan gainera, zaintzaileak erabilitako eskularruak eta maskara sartuko dira ere eta behar bezala itxiko da gelatik irten baino lehen.

  3. 2. POLTSA etxean sortutako gainerako hondakinekin batera (organikoa, ontziak, papera, beira, arropa…) plastikozko hirugarren poltsan (3. POLTSA) sartuko da, eta behar bezala itxiko da.

  4. Aurreko hiru pausoak egin eta berehala eskuak sakonki garbituko dira, ura eta xaboiarekin, 40-60 segunduz gutxienez.

  5. 3. POLTSA errefusarentzako edukiontzian bakarrik sartuko da. Erabat debekatuta dago birziklatzeko beste edozein frakzioren (organiko, ontzi, paper, beita, arropa) edukiontzietan sartzea edo inguruan uztea.

 

Mankomunitateko arreta zerbitzua:

Mankomunitateko bulegoko arreta zerbitzua aurrez aurre eten egiten da. Kontsultak emailez (info@tolosaldekomankomunitatea.eus) edo telefonoz (943676216) egin behar dira 8:00-14:00 ordutegian.