Elika Heziz Tolosaldea: ikastetxeak eta herritarrak batzen dituen elikadura-sarearekin bat egingo du Tolosak

Hitzorduak

Tolosako Udala
2026/09/16 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Ikastetxeetako jangeletan soberan geratzen diren jakiak ez dira alferrik botako, eta egoera zaurgarrian dauden pertsonei helaraziko zaizkie.
  • Tolosaldea Garatzen-ek sustatu du elikadura-sarea, eta aurreikusi dute parte hartuko duten udalerrietan egunean 150 plater berreskura daitezkeela.

Tolosako ikastetxeetako jangeletan soberan geratzen diren jakiak ez dira alferrik botako aurrerantzean. Izan ere, egoera zaurgarrian dauden pertsonei helarazteko elikadura-sare solidario bat osatu dute, eta martxan jarriko da.

Elika Heziz Tolosaldea izena du proiektuak, eta, haren bidez, eskualdean elikagai horiek berzirkulatzeko protokolo bat diseinatzen eta martxan jartzen ari da Tolosaldea Garatzen. Soberakin organiko nahikoa duten ikastetxeek hartuko dute parte: Tolosako Herrikide, Samaniego eta Laskorain ikastetxeek, eta, horiekin batera, Alegiako Herri Eskolak eta Villabonako Zubimusu eta Fleming ikastetxeek. Jangeletako soberakin horiek elikagai-bankua kudeatzen duten elkarteek banatuko dituzte, parte hartuko duten herrietako udalen babesarekin; Tolosaren kasuan, Zutani elkarteak banatuko ditu. Zehazki, sarearen dinamizazio eta kudeaketarako Zutani elkartearekin hitzarmena sinatu da.

Sarean parte hartuko duten ikastetxeetan urtean 23 tonatik gora soberakin organiko pilatzen dira, eta aurreikusi dute elikadura-sarea martxan jarrita egunean 150 plater berreskura daitezkeela.

Tolosaldea Garatzen-ek urteak daramatza eskualdeko ikastetxeetako jangeletako elikagaien xahuketa kuantifikatzen eta aztertzen, ikastetxeetan lan-protokolo berriak sustatzen eta praktika onak ezartzen. Elikadura-sare solidario horrek Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jasoko du, Elika Fundazioaren babesa du, eta soberakin organikoak berriro zirkulazioan jartzen aditua den Oreka Circular Economy enpresaren aholkularitza teknikoa jasotzen ari da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA