Euskal Herria Plaza: artearen bilgunea
Orain dela 37 urte lau artistek artearen ikusmena aldatu nahi izan zuten Tolosako erdigunean, Euskal Herria Plazan.
1988an, lau artista gaztek —José María Hernández, Koldobika Jauregi, Iñaki Epelde eta José Luis Longarón— artea herritarrengana hurbiltzeko erronka hartu zuten, Euskal Herria plazan aire librean erakusgai jartzeko egitasmoa garatuz.