ANDRAGORA Tolosaldeko Emakumeen Etxea eraikitzeko lanak ekainean hasiko dira
2022/04/29 | Berdintasuna
Tolosako Udalak dagoeneko esleitu ditu obrak. Urbycolan S.L. enpresa arduratuko da lanez eta obrak 597.709,22 euroko aurrekontuarekin esleitu dira (BEZ barne). Aurreikuspenen arabera, aurreko lokala 2023ko urtarrilerako amaituta egongo da eta atzekaldeko lokala berriz otsailerako.