Tolosak gogor gaitzetsi ditu herrian salatutako azken bi sexu-erasoak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/01/29 | Berdintasuna
  • 10 minutuko isilunearen ondoren, udaleko hiru alderdien eta Tolosako Mugimendu Feministaren artean adostutako manifestua irakurri dute.

Lehenik eta behin, Tolosako Udaletik eta Tolosako Asanblada Feministatik eskerrak eman nahi dizkizuegu elkarretaratze honetan parte hartzeagatik. Hemen egoteko arrazoiak ez zaizkigu falta; tamalez, beste behin, herrian gertatutako sexu-erasoak salatu behar ditugulako.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, bi emakumek salaketa bana jarri dute, Tolosako osteopatia kontsulta batean sexu-erasoak jasateagatik. Gertakariak salatzeko eta bi emakume horiei zein beren inguruneari elkartasuna adierazteko elkartu gara hemen, baina gogoratu nahiko genuke oraindik salatzera ausartu ez diren emakume gehiago egon daitezkeela. Elkarretaratze hau ere bada beraiengatik.

Gure egunerokotasuna gogor zeharkatzen dute emakumeon aurkako erasoek. Eraso ugariak, eta mota askotakoak. Izan ere, gaur salatzera gatozen gertakariek erakusten digute, indarkeria matxistak gure bizitzetako esparru guztiak zipriztintzen dituela. Horiek guztiak amaitzea da gure helburua, indarkeria sexistarik gabeko herri bat eraiki nahi dugulako eta horren alde ari garelako.

Oraindik ordea, emakumeok egiturazko desberdintasun-egoera sufritzen dugu, egoera soziala, heziketa edo jatorria edozein dela ere. Eta beraz, aldarrikatu nahiko genuke emakumeok ez dugula inoiz erantzukizunik bizitutako indarkerian, edozein izanik ere ordua, tokia, janzkera eta erasotzailearekin edo erasotzaileekin duten harremana; indarkeria beti da egiten duenaren edo dutenen erantzukizuna.

Zorionez, herri bezala, ari gara hori aldatzeko urratsak ematen: bai Mugimendu Feministak egiten duen kontzientziazio eta babes lanarekin, gure egunerokoa berdinzaleagoa izan dadin buru belarri dabiltzan kolektibo sozialen urratsekin, Udaleko berdintasunaren aldeko politika zehatzekin eta baita Andragoran, Tolosaldeko Emakumeen Etxean, egingo diren jarduerekin ere. Guztion ardura delako indarkeria matxista amaitzea.

Bukatzeko, berriz ere, mila esker guztioi hona etortzeagatik.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA