Jaiak Behatokia

Jaiak eremu garrantzitsuak dira, hain zuzen ere, kohesiorako gune aproposak direlako gure herrietan, eta, ondorioz, ezinbestekoa da arlo honetan berdintasuna bermatzea. Jaiak gure herrietako erakusleihoak dira, egun horretan herri guztiek duten onena erakutsi nahi dute, eta, bide batez, ardura handia da; “eskaparate” hori berdinzalea dela bermatu behar da, eta hori ere guztion ardura da.

Tolosako jaiak berdinzaleagoak egiteko udal ahaleginak 2010ean hasi ziren. Data horretatik hona bide desberdinak jorratu dira hainbat eragilerekin elkarlanean, eta hemendik eskertzen diegu beren lankidetza.

2016an, jaiak aztertzeko behatoki baten diseinuaren lanketa bultzatu zuen Tolosako Udaleko Berdintasun Departamentuak, Tolosan jaietan eta elkarte gastronomikoetan berdintasuna sustatzeko prozesuaren jarraipena proiektuaren baitan, Farapi elkartearen laguntzarekin.

2017an, elkarlan horrekin jarraitu da, prestakuntza eskainiz Tolosako jai desberdinen antolaketan esku hartzen dutenei (Inauteriak, Sanjoanak, auzoetako jaiak, azoka bereziak) elkarte eta taldeen izenean.

2017 urtean zehar eta handik aurrera, progresiboki abian jarriko da Jaien Behatokia.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA