Datorren asteazkenean, azaroaren 29an, Enplegunea egingo da Lehiberrin, 4. aldiz. 80 lanpostu inguru egongo dira aukeran, haietatik 35 diruz lagunduak, eskualdeko langabeentzat.
Lanbidek, Tolosaldea Garatzenekin elkarlanean, 8 beka eta 10.725 euro bideratuko ditu eskualdean ekintzailetza sustatzera
2018/01/11 | Garapen Ekonomikoa eta Enplegua
LANBIDEK pertsona ekintzaileei laguntzeko diru-laguntza deialdiaren baitan 8 beka jarri ditu eskualdeko ekintzaileen eskura. Horietako 6, enpresa ideia berri bat garatzeko asmotan dabiltzanentzat dira eta beste 2 enpresa ekimen berri bat martxan jarri nahi dutenentzat eta bideragarritasun azterketa egina dutenentzat.