Eskualdeko ekintzaile berriei zuzenduriko prestakuntza ikastaro berri bat martxan jarri du Tolosaldea Garatzenek

Tolosako Udala
2018/01/19 | Ekonomiaren sustapena

Eskualdeko ekintzaile berriei zuzenduriko prestakuntza ikastaro berri bat martxan jarri du Tolosaldea Garatzenek, pertsona hauek negozio plan bat burutzeko gaitasun teknikoetan trebatu ahal izateko.Tolosaldea Garatzenen helburuetako bat eskualdean enpresa ekimen berriak sortzea da, betiere  lanpostu berriak sortzeko aukera sustatzen den einean. Honela, ekintzailetasuna sustatu asmoz eta ekintzailetasun izpiritua bultzatu asmoz, enpresa ekimen berri bat sortu nahi duten ekintzaileei zuzenduriko enpresa kudeaketa ikastaroa antolatu du.

Hasiera Data

2018/01/29

Amaiera Data

2018/02/02

Ordu Kopurua

20 ordu

Ordutegia

9:00 – 13:00

Egunak

Astelehenetik - Ostiralera

Plaza Kopurua

12

Lekua

Tolosa- Lehiberri Zentroa

Onuradunak

Enpresa egitasmo bat izan dezaketen eskualdeko ekintzaile langabetuak. Eskualdeko langabetuek izango dute lehentasuna

Gaiak

-Ekintzailearen profila.

-Bideragarritasun azterketa.

-Ekonomi -Finantza arloa.

-Egitura Juridikoak.

-Enpresaren Fiskalitatea.

-Betebehar administratiboak

-Eta abar, ...

Enpresa kudeaketa ikastaro honen inguruan argibide gehiago izateko, Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetasun Sailera zuzendu zaitez, horretarako 943.65.45.01 telefono zenbakira deituz, edota zubeldia@tolosaldea.eus email bidez.