Lanbidek, Tolosaldea Garatzenekin elkarlanean, 8 beka eta 10.725 euro bideratuko ditu eskualdean ekintzailetza sustatzera

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/01/11 | Garapen Ekonomikoa eta Enplegua

LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuak, 4. urtez jarraian Tolosaldea Garatzenekin elkarlanean, eskualdeko ekintzaileei bultzada bat eman nahi die. Horretarako, LANBIDEK pertsona ekintzaileei laguntzeko diru-laguntza deialdiaren baitan 8 beka jarri ditu eskualdeko ekintzaileen eskura.

Horietako 6, enpresa ideia berri bat garatzeko asmotan dabiltzanentzat dira eta beste 2 enpresa ekimen berri bat martxan jarri nahi dutenentzat eta bideragarritasun azterketa egina dutenentzat.

Enpresa ideia bat garatu nahi dutenentzako bekek bi hartzaile ezberdin izango dituzte, 4 beka 30 urtez azpiko ekintzaileentzat, eta beste 2ak, 30 urtetik gorakoentzat. Beka edota diru laguntza guztiak eskualdeko ekintzaileei zuzenduta dauden arren baldintza batzuk bete beharko dituzte: langabeak izatea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea; Tolosaldea Garatzenen aholkularitza jasotzea; helburu bererako beste laguntzarik ez jasotzea; ekonomia jardueren gaineko zergan eta langile autonomoen araubide berezian lehendik alta eman ez izana eta esklusiboki hona dedikatzea 3 hilabeteko epealdian.

Dirulaguntzaren zenbatekoa (Enpresa Ideia Berriak)

 

< 30 emakumea

< 30 gizona

>30 emakumea

>30 gizona

Dirulaguntza

1.300 €

1.150 €

1.150 €

1.000 €

 

Aipatu bezala, beste 2 bekak enpresa jarduera bat martxan jartzea buruan duten ekintzaileentzat dira. Kasu honetan, negozio ideia buruan izatetik haratagoko pauso bat eman dutenei dago zuzendua, izan ere, ezinbestekoa izango da bideragarritasun plana egina izatea. Era berean, behin bekaldia amaituta, gehienez hiru hilabeteko epean, autonomoetan alta ematea eskatuko zaie bekaren onuradunei.

Dirulaguntzaren zenbatekoa (Enpresa Jarduera Berriak)

 

< 30 emakumea

< 30 gizona

Dirulaguntza

1.950 €

1.725 €

 

Eskaerak egiteko epea urtarrilaren 24ean amaituko da. Horretarako, interesa dutenek Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetza sailarekin jarri behar dute harremanetan, Lehiberri zentrora bertaratuta, 943 654501 telefono zenbakira deituta edota zubeldia@tolosaldea.eus helbidera idatzita.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA