Zabalik dago Aitzol Udal Euskaltegiko 2024-2025 ikasturtean izena emateko epea
2024/09/04 | Euskara eta Hezkuntza
- Maila guztietako ikastaroak eskainiko ditu udal-euskaltegiak, A0 mailatik C2 mailara, goizez eta arratsaldez.
- Aurtengo ikasturtean euskara ikasteko erraztasun gehiago eskainiko dira, B2 mailara arte matrikularen %5 soilik ordaindu beharko baitute tolosarrek.