Datorren hamarkadarako hizkuntza-politika definitzeko prozesua hasi du Tolosako Udalak
2024/05/29 | Euskara eta Hezkuntza
- Indarraldia aurten amaituko du 2022-2024ko plan estrategikoak, eta Udalaren asmoa da begirada zabalagoko plan bat egitea, 2034ra artekoa, Tolosaren erronka soziolinguistikoak kontuan hartuta.
- Eztabaida-taldeak martxan dira, eta edozein herritarrek eta eragilek ekarpenak egin ditzake.