‘Egin nirekin ere euskaraz’, euskara ikasten ari diren herritar arrazializatuak ikusarazteko

Udaterako
hitzordua

Tolosako Udala
2026/04/29 | Euskara eta Hezkuntza
  • UEMAren kanpainarekin bat egin du Tolosako Udalak. Helburua da herritar euskaldunen hizkuntza-portaeretan eragitea, azalaren koloreagatik herritar horiei euskara ez ukatzeko.

 

Egin nirekin ere euskaraz kanpaina jarri du martxan UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Helburua da euskaldunak ohartaraztea herritar arrazializatuekin ditugun hizkuntza-jokabideei buruz; alegia, arrazagatik baztertuak edo kategorizatuak izan daitezkeenekin euskaldunek dituzten hizkuntza-jokabideei buruz. Itxura fisikoagatik erdaraz egin ohi zaie askotan herritar horiei, nahiz eta haiek euskaraz jakin. Horren aurrean, aldarrikatu nahi dute jatorri atzerritarreko herritar askok eman dutela euskara ikasteko pausoa. UEMAko kide den aldetik, Tolosako Udalak bat egin du kanpaina horrekin.

Hirugarren aldia du Egin nirekin ere euskaraz kanpainak. Lehen aldian, ume arrazializatuekiko jarrerez ohartarazi zuten, haur horiei erdaraz egiteko joera hedatua dagoela eta; iaz, ostalaritzako eta merkataritzako langileekiko jarrerez ohartarazi zuten, eta aurten, euskara ikasten ari diren herritar arrazializatuak hartu dituzte gogoan.

UEMAk nabarmendu du ikusarazi egin behar dela herritar horiek egiten duten ahalegina, eta akatsa dela euskaldunek haiei zuzenean erdaraz egitea: «Askotan, azalaren koloreagatik, aurreiritziengatik edota auskalo zergatik erdaraz hitz egiten diete gainerako herritarrek. Badakite, ordea, euskara dela zubirik ederrena, eta euskara ukatzen dieten bakoitzean zubia ere ukatzen dietela sentitzen dute. Kanpokoak direla esaten zaiela zeharka». Hizkuntza-portaera horiek aldatzea da Egin nirekin ere euskaraz kanpainaren helburua.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA