Adineko pertsonen prebentzioa, autonomia eta harreman sozialak lantzeko Eguneko Arreta Zerbitzu berria martxan ostiraletik aurrera
2022/03/30 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
Gizarte zerbitzuak hobetzeko eta behar berriei erantzuteko apustuan sendotu eta indartu du Udalak adineko pertsonei zuzendutako Eguneko Arreta Zerbitzua. Aurrerantzean, beharrizan ezberdinei egokitutako saioak eskainiko dira.