Tolosako Udalak bat egin du kalamuaren kontsumoaz sentsibilizatzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak martxan jarritako kanpainarekin

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/07/18 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna

Herritarren ongizatea bermatzea da Tolosako Udalaren lehentasun nagusietako bat. Ildo horretatik abiatuta, Udalak bat egin du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak nerabeen eta gazteen kanabisaren kontsumoaren harira martxan jarritako sentsibilizazio-kanpainarekin.

 

Horri lotuta, Tolosako gazteen osasuna eta ongizatea babestu eta bermatzeko konpromiso irmoa azaldu du Udalak: ‘Kanabisaren kontsumoari lotutako arriskuei aurre egitea ezinbestekoa da, baita osasun fisiko, mental eta sozialean dituen ondorio negatiboei buruzko kontzientzia sustatzea ere’ azaldu dute udal ordezkariek.


Hori horrela, ‘Apurtu burbuila, kalamurik gabe gehiago zara’ kanpaina 15 eta 24 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta helburu du kanabisaren kontsumoari buruzko mito eta uste faltsuak agerian jartzea, kanabisaren kontsumoak ekar ditzakeen ondorio kaltegarriei buruzko pertzepzio errealista zabaltzea eta kalamurik gabeko aisialdiko eta dibertimenduko ereduak bultzatzea.


Izan ere, gaur egun, kanabisa da munduan gehien lantzen, kontsumitzen eta trafikatzen den substantzia psikoaktiboa, eta haren kontsumoa oso normalizatuta dago mendebaldeko gizarteetan. Are gehiago, Euskadin gehien kontsumitzen den legez kanpoko substantzia da, batez ere 14 eta 25 urte bitarteko gazteen artean.


Kanabisaren kontsumoak, ordea, ondorio soziosanitario larriak eragin ditzake, hala nola osasun mentaleko arazoak, baita eskola-porrota, familia, lan edota mendekotasun-arazoak ere.  Bestalde, kanabisaren kontsumoa beste arrisku-eredu batzuekin ere lotzen da, hala nola tabakoaren, alkoholaren eta beste droga batzuen kontsumoarekin.


Horregatik guztiagatik, droga horrek gazteriarengan dituen ondorio kaltegarri eta negatiboez jabetuta, kanpainarekin bat eginez, ekimenari bultzada eman nahi dio Tolosako Udalak, herriko gazteak sentsibilizatzen laguntzeko, kontzientzia sortzeko eta egungo gizartean kanabis-kontsumoaren normalizazioari aurre egiteko, gazteek arriskuak uler ditzaten eta beren osasunari eta ongizateari buruzko erabaki informatu eta arduratsuak har ditzaten.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA