Gerra Zibilean eraildako Mikel Alberdi gudari tolosarraren gorpuzkiak Tolosako seme eta alabentzat gordetako udal panteoian lurperatu dira
2022/12/04 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
Beatriz Artolazabal sailburuak eta José Antonio Rodríguez Ranz sailburuordeak Mikel Alberdi gudariaren gorpuzkiak eman dizkiote familiari, Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak eta Tolosako Udalak antolatutako ekitaldian. Alberdi, Jagi-Jagi mugimendu politikoko kidea eta Gipuzko Mendigoizale Batzako buruzagia, 1936ko abuztuaren 16an hil zuten Albizturren. Ordutik, haren gorpuzkiak Zarauzko hilerrian egon dira, baina haren familiak, Katalunian bizi denak, ez zuen horren berririk. Familiak Mikel Alberdi lurperatu du Tolosako Udalak bere seme kutunei gordetzen dien panteoian