Oporrak bakean Tolosaldeko familietan 2022
2022/03/15 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
46 urte igaro dira saharar herria ezohizko egoera batean bizitzera behartu zutela. Hori dela eta, 120.000 lagun Tindoufen (Argelian) kokatzen diren errefuxiatu-kanpamentuetan bizitzera behartuak izan dira. Bertako baldintzak oso gogorrak dira, udan 60ºtik gorako tenperatura egiten du, elikadura eta ur eskasia dituzte,... Gainera, Covid-19ak eta Marokok su etena indargabetu izanak are gehiago zaildu du bertako egoera eta bizi baldintzak. Eta egoera horretan bizi dira milaka familia, eta milaka haur saharar.