Mendekotasun eta desgaitasun egoeran dauden pertsonek aldi baterako egonaldiak egin ahalko dituzte berriz udan egoitzetan
2021/05/24 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
Gipuzkoako Foru Aldundiak berriz aktibatu du zerbitzua, uda denboraldirako, eta egonaldiak ekainaren bigarren hamabostalditik irailera egin ahalko dituzte. Egungo egoera kontuan hartuta, plaza kopurua ohikoa baino mugatuagoa izango da, eta egonaldi luzeak bakarrik egin ahalko dira.