Mendeko pertsonek egoitzetan 'aldi baterako egonaldiak' egiteko urteko egutegia eta eskaera epeak argitaratu ditu Udalak
2019/01/23 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
Ekimen honekin egoitza batean aldi baterako egonaldia egiteko aukera ematen zaie beren etxeetan bizi diren mendeko pertsonei, hainbat arrazoi direla eta, denboraldi jakin batez etxean bizi ezin direnean. Egonaldi laburrak, 5 gau edo gutxiago irauten dutenak, eta egonaldi luzeak, hamabostaldikoak, daude eskatzaileen eskura.