Adineko pertsonen zein menpekotasun egoeran dauden herritarren beharrei erantzuten ari da Gizarte Zerbitzuen saila

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/03/19 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Momentu honetan behar egoeran dauden pertsona eta kolektiboak identifikatuak daude eta sortu edota areagotu litezkeen beharrei erantzuteko zerbitzu eta laguntza sarea egituratzen ari da udala.

  • Halaber, egoera berezi honetan, indarkeria sexista jasaten duten emakumeenganako laguntza zerbitzua ere areagotu da.

 

Tolosako Udalak, eta Gizarte Zerbitzuen eta Osasunaren sailak herritarren artean sortutako ekimen solidarioaren garrantzia nabarmendu nahi du, herriarentzat eta bertako gizartearen ongizatearentzat baliabide baliagarria izan baitaiteke. Dena den, ezinbestekoa da ekimenaren antolaketan eta koordinazioan arreta jartzea, eta horretan ari da azken egunotan saila.

Tolosan badira hainbat eragile eta talde, dagoeneko, herritarren zerbitzura lanean ari direnak, udaleko Gizarte Zerbitzuez eta udaltzaingoaz gain, Babes Zibileko taldea, Gurutze Gorria eta baita DYA ere. Eta kasu honetan, aipatzea ere egoera berezi honi aurre egiteko sortu berri den herritar-boluntario sare oparoa. .

Gizarte Zerbitzuen sailak identifikatuta ditu behar bereziak dituzten pertsona eta kolektiboak. Adineko pertsonak, bazterkeria edo menpekotasun egoeran daudenak, etxez etxeko zerbitzua jasotzen dutenak, jangela sozialera doazenak edota indarkeria matxista jasaten duten emakumeen kasuak.

Behar horiei erantzuteko zerbitzu eta laguntzak bideratuta daude dagoeneko profesionalen bitartez. Baina orain, sortu edota areagotu litezkeen beharrei erantzuteko zerbitzuak antolatzen eta laguntza sarea egituratzen ari da udala, eragile eta erakunde ezberdinen laguntzarekin eta Tolosan izen eman dute boluntario taldearekin harremanetan.

 

Indarkeria matxista jasaten duten emakumeei arreta:

 

Gizarte Zerbitzuen eta Osasun Sailak jarraitzen du indarkeria matxista egoeren inguruko arretarekin. Azpimarratu nahi da isolamendu egoera honetan nabarmen areagotu daitezkeela indarkeria egoera horiek, eta beraz, gogorarazi nahi da egoera hori pairatzen ari diren emakumeak edota egoera horren berri duten herritarrek deitu dezaketela ondorego telefono zenbakietara:

 

- Udalera 010 edo 943 65 44 66

- Udaltzaingora 943 67 58 58

- Eusko Jaurlaritzaren indarkeria matxista artatzeko zerbitzura 900 840 111

 

Indarkeria matxista egoera batean bazaude edota laguntza behar baduzu deitu 943 69 74 60 edota idatzi gizartezerbitzuak@tolosa.eus helbidera.

 

Babes zibila, landa eremuan:

Tolosako Babes Zibileko taldea landa ereman dabil laguntza eta zerbitzua eskaintzen, beharrak dituzten bizilagunak artatuz. Bedaioan esaterako, dauden konexio zailtasunak direla eta, teleasistentzia bidez arreta egin ezin zaien adineko pertsonei aurrez-aurreko arreta eskaintzen ari dira.

 

Laguntzarik behar baduzu, deitu edota idatzi:

Udaletik gogorarazi dute behar-egoeran dauden herritarrak eta edozein motatako laguntza behar dutenak udalarekin harremanetan jar daitezkeela 010 zenbakira deituta edota Gizarte Zerbitzuetara deituta: 943 69 74 60. Posta elektronikoz nahiago izanez gero, udate@tolosa.eus edota gizartezerbitzuak@tolosa.eus helbideetara idatzi daiteke.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA