Gipuzkoatik kanpo dauden presoen familien garraio gastuentzako diru-laguntzen deialdia
2018/01/09 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
Diru-laguntza hauen onuradun izan daitezke espetxeetan zigortuta dauden edo behin-behinean espetxeratuta dauden tolosarren senitartekoak. Dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea otsailaren 3a (barne) bitarte luzatuko da. Eskaerak Tolosako udal erregistroan, Udaten, aurkeztu behar dira, astelehenetik ostiralera, 7:15etatik 14:15etara.